Ikastetxearen deskribapen fisikoa eta aipamen historikoa
Zumadi eskola publikoa 1979an sortu zen Amezketa herrian zeuden “escuela nacional” delakoaren, ikastolaren eta Papelera Aralar-ek zuen eskola pribatuaren bateratze prozesuaren ondoren. Orduan eta herriko errealitate soziolinguistikoa kontuan hartuz “D eredua” ezarri zuten bertan.
Papelera Aralar-ek Amezketako Udalari bere eraikuntzaren sinatutako uzte baten bidez (eskola den bitartean) Hezkuntza Sailak eta Udalaren artean atondutako gaur egungo eraikuntza du Zumadi eskolak.
Hasiera batean Amezketako haurrez gain, Abaltzisketakoak eta Bedaiokoak ere gure eskolara etortzen ziren. 2005an Abaltzisketak bere eskola sortu zuen eta geroztik haur abaltzisketarrak bertara joaten dira.
Amezketa, Goierri eta Tolosaldeko mugan kokatzen den herria, Alegiatik 7km-tara, 1000 biztanleetara hurbiltzen den herria da. Txindoki mendiaren babesa edo itzala jasotzen du eta Aralarreko paisaian arnasa nahiz iturrien ura dastatzen du.
Tolosa udalerriaren menpean dagoen Bedaio herriko haurrak ere gure eskolara garraiatzen dituzte eta baserri sakabanatuz osatutako herri txiki hau ez da 100 biztanletara iristen.
Amezketa nahiz Bedaioko ikasleak biltzen dituen Zumadi eskolako hizkuntza aipatzerakoan, biztanlegoaren ia &percent;100 euskal hiztuna dela esan daiteke, egoera gehienetan edo guztietan euskara erabiltzen duena.