2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia ekarri du; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren

teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa

hau sartzea, eta 2010-2013 bitarteko ekitaldietan gauzatu zen: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik

Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasgela guztiak digitalizatuz, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko

prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz.

 

Eskola 2.0 programaren HELBURUAK:


• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.


• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.


• Ikasgeletako metodologia aldaketari  laguntzea.


• Eten digitala murriztea.


• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin  lankidetzan eta sarean sustatzea.


• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA.