ARROKAK ETA MINERALAK ALDIZKARIA
Hiruhileko honetan "Arrokak eta mineralak" proiektuaren inguruan aritu dira gure ikasleak. Beraien produkzioekin aldizkari bat osatu dugu eta herriko taberna eta saltokietan banatu dugu.
1000100010008001000800800800
Azaroak
Azaroak 25ean, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna izan zen. Zumadi eskolan aste osoan zehar gaia lantzen ibili ginen. Haur Hezkuntzako umeek jolasen bidez asertibitatea landu zuten. Lehen hezkuntzan jarduera desberdinak landu zituzten. Bukatzeko, gela bakoitzeko hormairudi bana osatu zuten eta Lehen Hezkuntzakoek, udaletxeak prestaturiko txokoan jarri zituzten.