Zumadi eskolako jangela, zabalik dago bertako ikasle eta langileentzat ikasturte osoan zehar.
Egunero edo tarteka erabili daiteke arazorik gabe. Tarteka erabiltzen dutenek jangelako arduradunari aldez aurretik jakinarazi beharko diote.
Bazkaria bertan prestatzen du gure sukaldariak elikadura osasungarri eta orekatua ziurtatuz.
Jangela erabiltzen duten ikasleentzat, bi begirale ditugu aurten.
Zerbitzua erabiltzeagatik ordaindu beharreko kuotak hauek dira:
- Garraiatuak: 3,30 €/eguneko
- Ez garraiatuak: 4,60€/eguneko
- Tarteka gelditzen direnak: 5,20€ eguneko
Arduraduna: Eider Amonarraiz
Sukaldaria: Maria Beatriz Urtizberea
Begiraleak: Arantxa eta Ana